XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komikiaren forma

11 Zenbat bineta ditu komikiak?

Zenbat kolore ditu?

Begiratu saiaren gorputzari eta aurpegiari eta esan:

- Zer egin du marrazkilariak haren haserrea adierazteko?

- Nola adierazten du sorpresa?

- Abiadura handiz doala kontura gaitezen, zer egin du marrazkilariak?

Ikuspuntua

12 Binaka hitz egin:

- Nondik ikusita daude pertsonaiak bigarren binetan?

Eta azkenengoan?

Komikitik ipuinera, ipuinetik komikira

13 Ondoren datorren kronopioen beste istorio hau, lehenengoz binaka eta gero gelako guztien artean kontatuko duzue.

Istorioa kontatzeko, ez da txarto etorriko animalia batzuen izenak gogoratzea: ostruka, tximinoa, gepardoa, elaia...

Istorioa ondo ikasi ondoren, diktatu egingo diozue arbelera aterako den lagunari.

Gero, batere hutsunerik ez duenean, zuen koadernoetara pasatuko duzue.

Kontakizunaren hasiera honelako zerbait izan daiteke:

Bazegoen behin Kronopio bere lagun Dortokarekin eta, halako batean ostruka bat pasatu zen arineketan bien ondotik.

Dortoka, inbidiaz beterik, begira gelditu zitzaion ostrukari, eta hauxe esan zuen:

- Hara!

- Begira zer abiadura!.

-Zer zoriona!